
Gizartea eraldatuko duten pertsonak garatzen laguntzea du helburu Arizmendi Ikastolak.
Leintz Bailarako hezkuntza kooperatiba euskalduna da Arizmendi Ikastola, pertsonak erdigunean jarrita, eraldaketa pedagogiko, pertsonal, sozial, organizatibo eta arkitektonikoa bilatzen duena. Horretarako, Konfiantzaren Pedagogia hartzen du oinarri eta ardatz, pertsonekiko, komunitatearekiko zein inguruarekiko zaintza oinarri izanik.
Eskatu zure bisita


Leintz Bailaran kokatuta gaude
0 urtetatik hasita etengabeko prestakutza integrala eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan.
ZERBITZU OROKORRAK:
Otalora Lizentziaduna, 8. 20500 Arrasate
Tel. 943 77 20 25
arizmendi@arizmendi.eus
www.arizmendi.eus

EZAGUTU ZURE GUNEA
Konfiantzaren Pedagogia
Arizmendi ikastolako profesionalon egitekoa pertsonari hezkuntza ibilbidean laguntzea da; bere buruarengan, besteengan eta inguruan konfiantza izan dezan, bere gaitasunak ahalik eta ondoen garatzeko.
Hezkuntza-proiektua aurrera eramateko egitasmo bana dago etapa bakoitzean:

ERDU (0-6 urte)
Haurrari bere bizitzako lehen sei urteetan osasuntsu eta modu globalean garatzen laguntzeko helburua duen proiektu pedagogikoa.

GURA (6-10 urte)
Sormenean, manipulazioan eta egoera errealetan oinarrituz mundua ulertzen hasteko oinarriak lantzen hasten da haurra GURA egitasmo pedagogikoan, euskaratik eta euskaraz. Haurrak bere adinkideekin sozializatzeko beharra sentitzen duen garai honetan Ikastolak kooperazioan jarduteko testuinguru ugari eskaintzen dizkio, pedagogiaren zerbitzura dauden espazio eraldatuen bidez.

BATU (10-14 urte)
Pertsona-eredua garatzen laguntzeko testuingurua eskaintzen die proiektu honek ikasleei, ikaskuntza-esperientziak biziz eta gizartearen eraldaketan parte hartuko duten herritar aktiboak garatzen lagunduz.

IZEN (14-18 urte)
Ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen dugu hezkuntzaren etapa honetan. Norbere buruaren eta inguruaren ezagutzatik abiatuz, erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun konprometituak garatzen laguntzea dugu helburu Arizmendi ikastolan.

PRO (Lanbide heziketa)
Arizmendi Ikastolak profesional gaituak prestatzen ditu, beraien lan arloan sortzen diren erronkei eta eginbeharrei eraginkortasunez eta gaitasunez erantzuteko prest egon daitezen. Era berean, pertsona autonomoak, ekintzaileak eta kooperatiboak hezi nahi ditugu.


Pertsona bakoitza bakarra
Ikasleaz harago pertsona ikusten dugunean ohartzen gara horretaz. Horregatik, pertsonak erdigunean jartzen ditugu Arizmendi Ikastolan; gertutasuna eta konfiantza eskainiz. Begirada honetatik eraikitzen dugu gure hezkuntza-eredua.
Komunitatea gara
Pertsonok osatzen dugu Arizmendi Ikastola eta elkarlanean dihardugu beste eragile batzuekin. Tokikotasun eta gertutasun horrek sortzen du komunitatea, taldea, kooperatiba. Arizmendi ikastolan komunitate autogestionatua eta autoeratua gara; ikasleok, profesionalok, familiok eta eragileok osatua.
Herrigintzatik sortua
Herriarentzat egiten dugu lan Arizmendi Ikastolan; elkarlanean, herri-lanean eta elkarrengandik ikasiz. Herriari ekarpen sozial garrantzitsua eginez, gizartearen eraldaketan gure hazia jartzen dugu.

GURE PERTSONA EREDUA

Euskalduna

Barne sendotasuna duena
Erabakitzaile-ekintzailea

Eraldatzailea

Kooperatiboa


